Areatzako Euskara Batzordea

Areatzako Euskara Batzordea Areatzako Euskara Batzordea gure herriko euskerearen egoerea aztertu, sustertu eta indartuteko taldea da. Zuri, guri, euskaraz frakazuri!

Areatzako Euskara Batzordea Areatzako herritarrek osotutako taldea da. Bertako helburu nagusia, gure herrien euskaraz bizi ahal iziteko aukerea eta eskubidea babestutea da, eta horretarako hainbet arlotan eragiten saiatuten gara: transmizinoan, ekintza kulturaletan, kontzientziazinoan, etorkinentzako harreran, komertzioetan, herritarren arteko erlazinoetan...

Aurten, 2014-2017 urte bitarteetan au

rrera eroango dan euskara plana diseinatuten gabiz, eta bertan, era guztietako ekintzak proposatuko doguz: hitzaldiek, jaialdiek, kirol jarduereak eta lehiaketak besteak beste, eta honitan parte hartzera gonbidatute zagoz. Batzorde honetara danok zarie ondo etorriek, eta zenbet eta gehiago alkartu, hainbet eta indar handiagoa hartuko dogu. Beraz, euskerea maite badozu, zaindu gure badozu, trasmitidu gure badozu eta bere alde lan egin gure badozu, erdu gugaz!

09/10/2018
Apirilaren7an, eguena, arrastiko 20.00etan udaletxean alkartuko gara.Animatu eta parte hartu Euskara Batzordean!!
30/03/2016

Apirilaren7an, eguena, arrastiko 20.00etan udaletxean alkartuko gara.
Animatu eta parte hartu Euskara Batzordean!!

Gogoratu, gaur, III. Errefrau Poteoa daukagula Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariekaz. 19.00etan hasiko gara G...
05/12/2015

Gogoratu, gaur, III. Errefrau Poteoa daukagula Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariekaz.

19.00etan hasiko gara Gaztetxean eta finala be, Gaztetxean egingo dogu.
Gero, musikea eta jatekoa egongo da bertan.
Sariek:
1. Balnearioko Bono bat
2. 50 euroko gabonetako otzara bat.

Animatu eta parte hartu!!!!! Oingoan be barre batzuk ingo doguz eta

04/12/2015

KANTATZEN EZ DUENAK ZORIONIK EZ DU!!!
Gaur arratsaldeko 19:00etan Taberna Ibiltaria eta Areatzako Kantuzaleekin batera Motxo tabernan geratu gara herria kantuz betetzeko.
Etor zaitez kantatzera.

Eta ostean, gaztetxean erromerie.

KANTATZEN DUEN HERRIA BIZI DA.

02/12/2015

Abenduak 3, euskararen eguna

17.30tan plazan geratuko gara ospatuteko.

Eskolako umeak bertsoak abestuko dauriez, eta danon artean koreografie eta murala egingo doguz, familia- argazkie eta txokolateagaz amaituteko egune.

Euskaraz bizi nahi dogulako, zuri, guri, euskaraz frakazuri!!

Ondarrutarrek prestatutako bideoa euskararen egunerako.Eta gurean be, gaur arrastiko 19.00 euskeraren asteko 2. saioa: k...
30/11/2015

Ondarrutarrek prestatutako bideoa euskararen egunerako.

Eta gurean be, gaur arrastiko 19.00 euskeraren asteko 2. saioa: kafe tertuliatxoa Areatzaren euskararen egoeran ganean.

Etorri eta parte hartu!

Datorren eguena, abenduak 3, euskararen eguna dala eta, "euskararen astea" ospatuko dogu. Horretarako, ekintzaz beteriko...
29/11/2015

Datorren eguena, abenduak 3, euskararen eguna dala eta, "euskararen astea" ospatuko dogu. Horretarako, ekintzaz beteriko astea antolatu dogu: txotxongiloak, tailerrak, filmeak, tertuliak, bertsoak...

Bihar, astelehenean, Paula Kasaresek emongo deutso hasiera aste honeri. Gurasoentzako kontzentziazio eta motibazio saio bi emongo dauz (euskaraz eta gazteleraz) 17.30tan hasita udaletxeko pleno aretoan. Bien bitartean "umezaintza" zerbitzu berezia egongo da; herriko jendea egongo da liburutegian ipuinak kontetan.

Animatu eta parte hartu euskararen astean!

Euskera Eguna dala eta datorren abenduaren 3an plazan egingo dan koreografiaren ensaio sinple eta laburra egingo dogu. J...
25/11/2015

Euskera Eguna dala eta datorren abenduaren 3an plazan egingo dan koreografiaren ensaio sinple eta laburra egingo dogu. Jenteak zer egingo dan jakin eta abestia ezetuteko.

Badaukaguz bertsolariak errefrau poteorako!!!!Motorrak berotuten hasteko, hemen errefrau errez-errez bat: "A ze parea, k...
23/11/2015

Badaukaguz bertsolariak errefrau poteorako!!!!

Motorrak berotuten hasteko, hemen errefrau errez-errez bat:

"A ze parea, karakola eta barea".

Aurten, Euskara Batzordeak "Euskerearen astea" antolatu dau. Azaroaren 30etik abenduaren 6ra ekintzaz beterik izango dog...
21/11/2015

Aurten, Euskara Batzordeak "Euskerearen astea" antolatu dau. Azaroaren 30etik abenduaren 6ra ekintzaz beterik izango dogu herria: berbaldiak, kontzertuak, ipuin kontalariak, filmak, txotxongiloak, tertuliak, jantzak... eta zelan ez Errefrau Poteoa.

Azken hau abenduaren 5ean izango da, zapatuz, eta prestatzen hasteko, hemen daukazuez aurten ikasi beharreko errefrauak.

Aste honetan zehar, informazinoa zehazten joango gara.

Bitartean hasi ikasten eta taldeak egiten!!!!

Apple-ek bere gailuak euskaraz ere jar ditzan. Sinatu euskararen alde!!Bi aste barru eramango dira sinadurak eta 2000 ba...
22/07/2015

Apple-ek bere gailuak euskaraz ere jar ditzan. Sinatu euskararen alde!!

Bi aste barru eramango dira sinadurak eta 2000 bakarrik lortu ditugu. Zabaldu mezua eta sinatu euskararen aled!!

https://www.change.org/p/tim-cook-an-opportunity-to-use-basques-mother-tongue-as-main-language-in-apple?recruiter=19089107&utm_campaign=signature_receipt&utm_medium=email&utm_source=share_petition

English/ (Beherago)Euskaraz For both the culture and the survival of the Basque Language (Euskara), we feel it is essential to use the language in our every day lives and of course we want it to use it with modern-day technology too. For many of us it is necessary to use our language in this global…

16/06/2015

Dirección

Areatzako Udaletxeko Goiko Pisuan
Areatza
48143

Horario de Apertura

19:00 - 21:00

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Areatzako Euskara Batzordea publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a Areatzako Euskara Batzordea:

Compartir